2009-03-11

Euskal Herritik kanpora...

Azkenengo hamarkadan gure mugetatik kanpo burutu ditugun emanaldie-tako batzuk:

1989 eta 1992 urteetan Alemaniako Pforzheim hirian.

1995ean Kataluniako Berga hirian.

1996an Poloniaiko Legnica hiriko nazioarteko festibalean eta Madrilen Segundo Olaetaren omenezko festibalean.

2000an Valladolid hiriko festibalean.

2007an, uztailean, venezuelara joan ginen

2008an, kolobian izan ginen Gernika plaza inauguratzeko asmoarekin.

ZER egiten dugu?


Euskal Herriko herri desberdinetan egiten dugu dantza. Kultura sustatzea da gure helburuetako bat eta horretarako herriko jai eta ospakizun desberdinetan egiten ditugu ekitaldiak, txitxiburduntzi, kandelerio, ihauteriak, ...
txitxiburduntzi, kandelerio, ihauteriak, gabonak, ...

NOR gara?


Elai Alai Dantzari Taldea Euskal Herriko talde folkloriko zaharrena gara, 2002 urtean gure sorkuntzaren 75. urteurrena ospatuko genuelarik, Hori dela eta burutuko ditugun ekíntzen berri orrialde honetan bertan izango cluzu. Gaur egun Elai Alai Dantzari Taldea 150 partaidetik gora osatzen dugu haur, nagusi, musikari eta beste laiko laguntzaileekin batera. Gure helburu nagusia euskal kultura eta ohiturak mantendu eta ezagute-raztea da, bai herri mailan eta baita nazioarte mallan ere.

2009-03-04

Euskal jaia


Bideo hau, Youtuben dagoena, 2008ko uztailaren 19an dago grabatuta, Gernikan. Euskal jaia ospatu genuen egun horretan.