Mostrando entradas con la etiqueta .... Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta .... Mostrar todas las entradas

2009-04-24

Txulalai

Dantza honi, dantza jolasa deitu ahal diogu, umeentzako baita eta oso erreza da. Korroan dantzatzen da. Dantzak hiru zati ditu:
1. eskumara kalejiran joango gara ta gero ezkerrera
2. denek hanka bat erdirantz altzatuko dugu
3. eperdiarekin joko ditugu gure ondoko biak, lehenengo bat ta gero bestea


txulalai dantzan plazan

2-4 urtera4-6 urtera6-8 urtera
txulalai, zapatain,San petrike, Eskudantzalantz, zazpijauzi

Andreen soka dantza


FIGURAK:
Jarraigoa:
- Txistularia eta atabalaria.
- Aurreskua
- Atzeskua
- Maiordomoak edo zerbitzariak
- Dantzariak (kopurua mugatu gabe).
- Mutilak edo gizonak.

Musika-tresna:
- Txistua eta danbolina
- Atabala
Indumentaria femenina
Janzkera:
Inguruari, sasoiari eta jai egunari dagokiona (Ikusi argazki zaharrak edo deskribapen historikoak).

Dantzak:
Andrazkoen / Andreen Soka Dantza, bi modalitateak:
- Aurreskua edo Uriko Soka Dantza.
- Erregelak edo Elizaldeko Soka Dantza.

Soka Dantza BermeoINGURUNEA:
Geografikoa:
Merinaldeak:
- DURANGALDEA: gaur egun Garain (tradizionala). Otxandion galdu egin da eta Iurretan berritu egin da.
- BUSTURIALDEA: Ereño, Lekeitio, Bermeo, Elantxobe...
- URIBEALDEA: Deustua
- ZORNOTZALDEA.

Soka dantza IurretaEgunak:
Batez ere zaindariaren egunaren biharamunean edo ondorengo egunetan. Gaur egun, ezagutzen direnen artean, gehienetan neska gazte ezkongaiek eta andre ezkonduek hartzen dute parte.

Testuingurua:
Soka Dantza modalitate bietan andrek osatzen dute soka. Dantza, gizonezkoen sokaren antzekoa da, baina zeremonia eta protokolo gutxiagorekin.

Andre ezkongai edo ezkonduek egindako Soka Dantzak etengabe ikusi izan dira garai batean Bizkaiko hainbat eremutan; modalitate guztiak (Erregelak edo Hiribildu edo Elizateko Aurreskua) Gaur egun, gutxi dira bizirik iraun dutenak (Andrazkoen erregelak Garain, Andreen Aurreskua edo Eguzki dantza Lekeition, .....). Beste askoren erreferentziak ere badaude (Iurreta edo Gabikako Erregelak, andre ezkonduen Zortziko edo Aurreskua Deustuan, Otxandiokoen igandeetako Aurreskua, eta abar.)

Soka DantzaDantza hauek imitazio modura berragertu dira baina, tradizioan, sinplifikatu egin dira gizonezkoenekin konparatuz, eta batzuetan bilakaera handia izan dute, berezkoa eta apartekoa den izaera lortzeraino. Dantza hauetan gizonezkoen eta andrazkoen zeregina aldatu egiten da antolaketan eta parte hartzeko gonbitean. Dantzen koreografia orokorra gizonezkoen Erregeletan edo "Hiribilduko Aurreskuan" deskribatutakoaren berdina da. Hala ere, andrazkoek, protokolo gutxiagorekin eta askatasun gehiagorekin egiten dute dantzan.

2009-04-01

Ekainak 7 BUSTURIALDEKO DANTZARI EGUNA


Urtero bezala, umeen busturialdkeo dantzari eguna gerturatu zaigu. Aurten Forun izango da eta busturialdeko dantzari talde guztiak batuko dira bertan. Ibarrangelu, Gernika, Busturi, Bermeo, Bakio, Arteaga.....eta noski, Foru. Hasieran herritik zehar joango gara kalejiran herri guztiak jakin dezan dantza saio bat egongo dela. Dantza egin ostean gozokiak banatuko zaizkie eta edateko zerbait.

Maiatzak 17, BIZKAIKO DANTZARI EGUNA


Maiatzak 17an, igandea, Bermeon izango da bizkaiko dantzari eguna. Urtero bezala 11etan batuko gara, herritik kalejiran joango gara; gero dantza ekitaldia egingo dugu futbol zelaian, ostean bazkaldu eta amaitzeko, erromeria bat izango dugu. Txosnak ere izaten dia egarria asetzeko. Animatu eta hurbildu!!!!

2009-03-11

ZER egiten dugu?


Euskal Herriko herri desberdinetan egiten dugu dantza. Kultura sustatzea da gure helburuetako bat eta horretarako herriko jai eta ospakizun desberdinetan egiten ditugu ekitaldiak, txitxiburduntzi, kandelerio, ihauteriak, ...
txitxiburduntzi, kandelerio, ihauteriak, gabonak, ...