2009-04-29
webquest
Webquest honetan agurra dantzatzeko pausuak agertzen dira. Dantza hau nahiko zaila da holan ikasteko baina ondo azalduta agertzen da. Espero dut guztatzea eta animatu ikastera!!!
Etiketak
Buastitzea,
Gizpuzkoako dantzak; Agurra,
Makil txiki,
Zinta dantza
2009-04-24
Txulalai
Dantza honi, dantza jolasa deitu ahal diogu, umeentzako baita eta oso erreza da. Korroan dantzatzen da. Dantzak hiru zati ditu:
1. eskumara kalejiran joango gara ta gero ezkerrera
2. denek hanka bat erdirantz altzatuko dugu
3. eperdiarekin joko ditugu gure ondoko biak, lehenengo bat ta gero bestea
txulalai dantzan plazan
1. eskumara kalejiran joango gara ta gero ezkerrera
2. denek hanka bat erdirantz altzatuko dugu
3. eperdiarekin joko ditugu gure ondoko biak, lehenengo bat ta gero bestea
txulalai dantzan plazan
2-4 urtera | 4-6 urtera | 6-8 urtera |
txulalai, zapatain, | San petrike, Eskudantza | lantz, zazpijauzi |
Etiketak
...,
Dantza jolasak: Zapatain,
martmutx,
San petrike,
txulalai
Andreen soka dantza
FIGURAK:
Jarraigoa:
- Txistularia eta atabalaria.
- Aurreskua
- Atzeskua
- Maiordomoak edo zerbitzariak
- Dantzariak (kopurua mugatu gabe).
- Mutilak edo gizonak.
Musika-tresna:
- Txistua eta danbolina
- Atabala
Indumentaria femenina
Janzkera:
Inguruari, sasoiari eta jai egunari dagokiona (Ikusi argazki zaharrak edo deskribapen historikoak).
Dantzak:
Andrazkoen / Andreen Soka Dantza, bi modalitateak:
- Aurreskua edo Uriko Soka Dantza.
- Erregelak edo Elizaldeko Soka Dantza.
Soka Dantza BermeoINGURUNEA:
Geografikoa:
Merinaldeak:
- DURANGALDEA: gaur egun Garain (tradizionala). Otxandion galdu egin da eta Iurretan berritu egin da.
- BUSTURIALDEA: Ereño, Lekeitio, Bermeo, Elantxobe...
- URIBEALDEA: Deustua
- ZORNOTZALDEA.
Soka dantza IurretaEgunak:
Batez ere zaindariaren egunaren biharamunean edo ondorengo egunetan. Gaur egun, ezagutzen direnen artean, gehienetan neska gazte ezkongaiek eta andre ezkonduek hartzen dute parte.
Testuingurua:
Soka Dantza modalitate bietan andrek osatzen dute soka. Dantza, gizonezkoen sokaren antzekoa da, baina zeremonia eta protokolo gutxiagorekin.
Andre ezkongai edo ezkonduek egindako Soka Dantzak etengabe ikusi izan dira garai batean Bizkaiko hainbat eremutan; modalitate guztiak (Erregelak edo Hiribildu edo Elizateko Aurreskua) Gaur egun, gutxi dira bizirik iraun dutenak (Andrazkoen erregelak Garain, Andreen Aurreskua edo Eguzki dantza Lekeition, .....). Beste askoren erreferentziak ere badaude (Iurreta edo Gabikako Erregelak, andre ezkonduen Zortziko edo Aurreskua Deustuan, Otxandiokoen igandeetako Aurreskua, eta abar.)
Soka DantzaDantza hauek imitazio modura berragertu dira baina, tradizioan, sinplifikatu egin dira gizonezkoenekin konparatuz, eta batzuetan bilakaera handia izan dute, berezkoa eta apartekoa den izaera lortzeraino. Dantza hauetan gizonezkoen eta andrazkoen zeregina aldatu egiten da antolaketan eta parte hartzeko gonbitean. Dantzen koreografia orokorra gizonezkoen Erregeletan edo "Hiribilduko Aurreskuan" deskribatutakoaren berdina da. Hala ere, andrazkoek, protokolo gutxiagorekin eta askatasun gehiagorekin egiten dute dantzan.
Etiketak
...,
andreen soka dantza,
Lekeitioko soka dantza
Dantzari dantza
FIGURAK:
Jarraigoa:
- Txistularia
- 8 dantzari.
- Udal-agintariak.
Musika-tresna:
- Txistua eta danbolina
- Atabala
IndumentariaJanzkera:
- Txapel gorria.
- Kotoizko alkandora zuria, lepokoarekin edo lepokorik gabe. Alkandora harizkoa bada lepokoduna da, eta prakak ere harizkoak izango dira.
- Oihal edo belusezko txaleko botoiduna, paparrean betibizi-sorta batekin apaindua.
- Harizko praka zuriak
- Gerriko gorria.
- Larruzko zapak, bakoitza brontzezko 16 txilinekoa. 2 zenbakidun txilinak.
- Galtzerdi zuriak.
- Abarketa zuriak, hari gorriarekin (batzutan erroseta-xingola eta txilin bat dute josita abarketa muturrean).
Metalezko ezpata.
Zilindro-formako makila handia, egurrezkoa eta diametro desberdinekoa. Hari gorriko gurutzeta bataz apaindua goiko muturrean edo mutur lodienean.
Herriko bandera koloretsua.
Dantzak:
Agintariena
Zortzinangoa
Ezpata joku txikia
Banan-banangoa
Binagoa
Ezpata joku nagusia
Launangoa
Makila jokoa
Txotxongilo
2009-04-22
Ibarrangelu Vs Bilbo
Hurrengo bideoa beste irakasgai baterako egin dut. Gazteleraz dago, irakasgaia gaztelerazkoa delako baina egokia iruditu zait nire blogean sartzeko. Ez dator bat gaiarekin baina musikarekin zerikusia duenez sartu egin dut.
2009-04-01
Ekainak 7 BUSTURIALDEKO DANTZARI EGUNA
Urtero bezala, umeen busturialdkeo dantzari eguna gerturatu zaigu. Aurten Forun izango da eta busturialdeko dantzari talde guztiak batuko dira bertan. Ibarrangelu, Gernika, Busturi, Bermeo, Bakio, Arteaga.....eta noski, Foru. Hasieran herritik zehar joango gara kalejiran herri guztiak jakin dezan dantza saio bat egongo dela. Dantza egin ostean gozokiak banatuko zaizkie eta edateko zerbait.
Maiatzak 17, BIZKAIKO DANTZARI EGUNA
Maiatzak 17an, igandea, Bermeon izango da bizkaiko dantzari eguna. Urtero bezala 11etan batuko gara, herritik kalejiran joango gara; gero dantza ekitaldia egingo dugu futbol zelaian, ostean bazkaldu eta amaitzeko, erromeria bat izango dugu. Txosnak ere izaten dia egarria asetzeko. Animatu eta hurbildu!!!!
Maiatzak 1, LORATEGIETA
Maiatzak 1, urtero bezala, Elai Alaik dantza egingo du Gernikako lorategieta auzoan. Umeek egingo dute dantza bertan eta gero otarteko bat izango dute.
Ekitaldia:
Dantzari dantza
-Agintari
-Banango
-Zortzinango
-Txotxongilo
Arku dantza
Zieko
Sardinerak
Eusko dantza
Ekitaldia:
Dantzari dantza
-Agintari
-Banango
-Zortzinango
-Txotxongilo
Arku dantza
Zieko
Sardinerak
Eusko dantza
Apirilak 18, MERKATU PLAZAN
Apirilak 18an, domekaz, eguerdiko 12etan Elai-Alai dantza taldeak ekitaldi bat emango du. Adin desberdineko lau ume taldek hartuko dute parte, bat mutilena eta besteak neskak. Ekitaldia:
Dantzari dantza:
-Agintari
-Makil-txiki
-Ezpata joko txikia
-txotxongilo
Bizkaiko zinta dantza
Sardinerak
Gorulariak
Dantzari dantza:
-Agintari
-Makil-txiki
-Ezpata joko txikia
-txotxongilo
Bizkaiko zinta dantza
Sardinerak
Gorulariak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)